2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

PORTZELANAZKO IRUDIAK


LABURPENA

Idoia, bere neba Xabier, Mikel eta Azti txakura protagonistak dira. Donostian bizi dira. 
Goiz batean Konstituzio plazako merkatutxora joan dira,Ipurbeltz komikiak erosi nahi dituzte eta. Idoiak bere amari portzelanazko irudia erosi  dio bere  urtebetetzea delako . Hiru irudi dira. Beste biak gizon dotoreak erosi ditu. 

Plazatik atera ondoren, istripua gertatu da  eta  gizon dotoreari  irudi bat hautsi zaio. Jarraian, gizonak Idoiari portzelanazko irudia erosi nahi dio.

Aita arrantzara  joan da eta arrainak etxera eraman ditu. Eta familia osoak elkarrekin bazkaldu du. Xabier eta Idoia logelara joan dia eta irudia atera dute. Idoiak iruditxoa armairuaren gainean utzi nahi du, baina lurrera erori da. Iruditxoa hautsi da eta barruan paper bat dauka. Papera frantsezez idatzita dago, horregatik Mikeli deitu diote.Papera zati bat besterik ez da eta mezua ondo ulertzeko beste zatiak bilatu beharko dituzte.
Mikelek, frantsezez dakienez, papera itzuli du eta alde zaharrean altxor bat dagoela jakin dute.

Lagunak altxorraren bila joango dira eta horretarako beste zatiak aurkitu behar dituzte. Lehendabizi, gizon dotorearen etxera joatea erabaki dute. Gizonaren etxea hankaz gora dago. Horrek esan nahi du lapur bat sartu dela.

Lapur batek gizon dotorearen iruditxoa lapurtu du. Xabierrek lapurrari kartera kendu dio. Barruan maparen beste zatiak daude. Itzuli eta gero, non dagoen altxorra  jakin dute: Gurutzearen itzalak Santa Maríako eskuinaldean markatzen duen lekuan dago; abuztuaren 27ko goizeko hamarretan, hain zuzen ere. . Lagunak eta lapurra altxorraren bila joan dira eta altxorra ez dagoela ikusi dute. Ondoren konturatu dira udan ordua aldatzen dela.Berriro leku horretara hurbildu dira eta orduan bai, orduan akltxorra topatu dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina