2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

1813 Abuztuaren 31 (XIX. Mendea)

Abuztuaren 31 kaleak badu bere historia; duela 200 urte aurretik genuen Donostia zahar hartatik geratzen zaigun kale bakarra baita.
1813. urtean Donostiako hiria Frantses ejertzitoaren menpe zegoen, espainolen aliatuak ziren Ingalaterra eta Portugalgo ejertzitoek Donostia setiatu eta menpean hartu zuten arte. Hiria jazarri ostean, setiatzaileek su eman zioten Donostiari, hirigunea arpilatu eta herritarrak bortxatu zituztelarik. Kale bakarra utzi zuten erre gabe, militarrek bertan aterpe har zezaten. Trinitatea zen kale horren izena, gaur egun, Abuztuaren 31 bezala ezagutzen duguna. Bertan aurki ditzakegu Donostiako etxerik zaharrenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina