2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala


1813 Abuztuaren 31


1813ko Abuztuaren 31n gerra bat egon zen Donostian. Portugaleko eta Ingalaterrako soldaduek Donostiako hiriari eraso zioten. Espainolek, inglesek eta portugesek borrokatu zuten frantzesen aurka. Espainolek, inglesek eta portugesek irabazi zuten. Donostiako jende asko hil zen. Gaur, Donostian, kale bat dago abuztuaren 31 deitzen dena, egun horretan sutea gertatu zelako .

1813 Abuztuaren 31 (XIX. Mendea)

Abuztuaren 31 kaleak badu bere historia; duela 200 urte aurretik genuen Donostia zahar hartatik geratzen zaigun kale bakarra baita.
1813. urtean Donostiako hiria Frantses ejertzitoaren menpe zegoen, espainolen aliatuak ziren Ingalaterra eta Portugalgo ejertzitoek Donostia setiatu eta menpean hartu zuten arte. Hiria jazarri ostean, setiatzaileek su eman zioten Donostiari, hirigunea arpilatu eta herritarrak bortxatu zituztelarik. Kale bakarra utzi zuten erre gabe, militarrek bertan aterpe har zezaten. Trinitatea zen kale horren izena, gaur egun, Abuztuaren 31 bezala ezagutzen duguna. Bertan aurki ditzakegu Donostiako etxerik zaharrenak.

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

1813 Abuztuaren 31 (XIX Mendea)

Abuztuaren 31 kaleak badu bere historia, duela 200 urte angloportugesaren tropek setiatu zuten hiria, arpilatu, ehun pertsona hil eta herritarrak bortxatu zituzten.

Kale bakarra utzi zuten erre gabe, militarrek bertan aterpe har zutelako. Trinitatea zen kale horren izena, gaur egun, Abuztuaren 31 bezala ezagutzen duguna. Bertan aurki ditzakegu Donostiako etxerik zaharrenak.






2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

ABUZTUAREN 31



1813ko abuztuaren 31n Portugaleko eta Inglaterrako soldaduek eraso zioten Donostiako hiriari.

Soldaduek hiria arpilatu zuten, ehunka pertsona hil zuten eta azkenik su eman zioten.

Soldaduak hiriko etxeetan sartu ziren eta  balioko gauzak lapurtu zituzten. Herriko emakumeak bortxatu egin zituzten eta ehunka herritar erahil zituzten.

Gaur, badago Donostiako kale bat "Abuztuaren b 31"izenarekin: . Europako kalerik onenetariko bat omen da.




Portzelanazko irudiak 

Zer gertatu zen Donostian XIX. mendearen hasieran?
1813ko abuztuaren 31n bataila bat gertatu zen portuges, ingeles eta frantsesesen artean.  4000 hildako eta zauritu asko gertatu ziren.Egun horretan hiria erre egin zen, kale bat izan ezik. 



Zer gertatu den XIX. mendearen hasieran? 1813ko abuztuaren 31n

1813ko abuztuaren 31n San Marcialeko borroka gertatu zen.  Portuguesek  Donostia hiria setiatu zuten eta jende asko erahil zuten. Gero portuguesek Donostia erre egin zuten.
Gaur, Donostian, kale bat dago 31 abuztu deitzen dena eta egun hartan gertatu zen sutea gogorarazi diguna.



Zer gertatu zen Donostian XIX. mendearen hasieran?

1813ko abuztuaren 31n  zen eta izugarrizko sutea gertatu zen Donostian. Egun horretan espainolek, inglesek eta portugesek borrokatu zuten frantzesen aurka. Borrokan portugesek Donosti arpilatu zuten eta erre egin zuten. Bakarrik Abuztuaren 31 kalea salbatu egin zen. Espainolek eta bere lagunek irabazi zuten, baina Donostiako jende xumeak asko sufritu behar izan zuen.

Urtero, donostiarrek gertatutakoa gogoratu egiten dute.





2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

PORTZELANAZKO IRUDIAK


LABURPENA

Idoia, bere neba Xabier, Mikel eta Azti txakura protagonistak dira. Donostian bizi dira. 
Goiz batean Konstituzio plazako merkatutxora joan dira,Ipurbeltz komikiak erosi nahi dituzte eta. Idoiak bere amari portzelanazko irudia erosi  dio bere  urtebetetzea delako . Hiru irudi dira. Beste biak gizon dotoreak erosi ditu. 

Plazatik atera ondoren, istripua gertatu da  eta  gizon dotoreari  irudi bat hautsi zaio. Jarraian, gizonak Idoiari portzelanazko irudia erosi nahi dio.

Aita arrantzara  joan da eta arrainak etxera eraman ditu. Eta familia osoak elkarrekin bazkaldu du. Xabier eta Idoia logelara joan dia eta irudia atera dute. Idoiak iruditxoa armairuaren gainean utzi nahi du, baina lurrera erori da. Iruditxoa hautsi da eta barruan paper bat dauka. Papera frantsezez idatzita dago, horregatik Mikeli deitu diote.Papera zati bat besterik ez da eta mezua ondo ulertzeko beste zatiak bilatu beharko dituzte.
Mikelek, frantsezez dakienez, papera itzuli du eta alde zaharrean altxor bat dagoela jakin dute.

Lagunak altxorraren bila joango dira eta horretarako beste zatiak aurkitu behar dituzte. Lehendabizi, gizon dotorearen etxera joatea erabaki dute. Gizonaren etxea hankaz gora dago. Horrek esan nahi du lapur bat sartu dela.

Lapur batek gizon dotorearen iruditxoa lapurtu du. Xabierrek lapurrari kartera kendu dio. Barruan maparen beste zatiak daude. Itzuli eta gero, non dagoen altxorra  jakin dute: Gurutzearen itzalak Santa Maríako eskuinaldean markatzen duen lekuan dago; abuztuaren 27ko goizeko hamarretan, hain zuzen ere. . Lagunak eta lapurra altxorraren bila joan dira eta altxorra ez dagoela ikusi dute. Ondoren konturatu dira udan ordua aldatzen dela.Berriro leku horretara hurbildu dira eta orduan bai, orduan akltxorra topatu dute.

2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

LABURPENA

Idoia, bere neba Xabier, Mikel eta Azti txakura protagonistak dira. Donostian bizi dira. 
Goiz batean Konstituzio plazako merkatutxora joan dira,Ipurbeltz komikiak erosi nahi dituzte eta. Idoiak bere amari portzelanazko irudia erosi  dio bere  urtebetetzea delako . Hiru irudi dira. Beste biak gizon dotoreak erosi ditu. 
Plazatik atera ondoren, istripua gertatu da  eta  gizon dotoreari  irudi bat hautsi zaio. Jarraian, gizonak Idoiari portzelanazko irudia erosi nahi dio.