GIDOIA
Nerea liburu bat irakurtzen ari da zuhaitz azpian. Kaja bat ikusi du eta
hurbildu da. Bat batean Yeray agertu da. Nerea beldurtu egin da eta korrika
ihes egin du. Yeray korika doa Nerearen atzetik.
Yeray: Itxoin, itxoin! Ez dizut minik egingo!
Nerea gelditu egin da.
Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Yeray: Galtzagorria naiz. Txikia, ona eta bihurria naiz. Beti ortozik ibiltzen
naiz pozik eta irribarretsu.
Nerea: Non bizi zara?
Yeray: Nire lagunak orrantzontzi batean bizi dira
baina ni basoan.
Nerea: Zer gustatzen zaizu?
Yeray: Bihurrikeriak egitea gustatzen zait eta
jendeari laguntzea ere bai.
Nerea: Beno, agur. Pozten
naiz zu ezagutzeaz.
Nerea oinez doa eta Nahiarekin topatu da.
Nahia: Kaixo neska!
Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Nahia: Ni Mari naiz. Euskaldunon
jainkosa naiz.
Nerea: Ze ile polita duzun!
Nahia: Eskerrik asko, baina
oso luzea da.
Nerea: Eta zu non bizi zara?
Nahia: Mendikateko
kobazuloetan bizi naiz baina lur azpian ere bai. Zazpi urtetik zazpi urtera
mendiz aldatzen naiz.
Nerea: Zure lagunak nola
deitzen dizute?
Nahia: Mari edo dama deitzen
didate. Beno neska, beste egun batean ikusiko dugu elkar. Agur! Ondo ibili.
Nerea: Agur Mari.
Nerea ibaira joan da ura edatera. Han Raquelekin dago.
Raquel: Kaixo! Nor zara zu?
Nerea: Ni Nerea naiz eta zu?
Raquel: Ni Lamia naiz. Euskal
mitologiaren pertsonaia naiz.
Nerea: Eta hemen bizi zara?
Raquel: Bai, asko gustatzen
zait ura!
Nerea: Zer gertatzen zaizu hanketan?
Raquel: Ahate hankak ditut,
ondo igeri egiteko.
Nerea: Eta zer gehiago
gustatzen zaizu?
Raquel: Nire ile horia eta
luzea orraztea eta abesti xamurrak kantatzea.
Nerea: Eta zer egiten duzu?
Raquel: Etxeak eta elizak
eraiki eta arropak garbitzen ditut.
Nerea: Gauza asko! Beno
etxera joango naiz. Agur lamia.