2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena


MASAIAK

Gu Pablo, Julen eta Joakin gara, eta masaiak aukeratu ditugu. Juliak fitxa bat eman digu eta wikipedian ere informazio asko aurkitu dugu. 
Masaiek apaingarrak dituzte. Masaiak txaboletan bizi dira. Afrikan bizi dira. Masaiek azal iluna dute, masaiek ilea beltza eta kizkurra dute. Masaiak garaiak dira eta masaiek sudur zabala dute. Masaiek esnea edaten dute, haragia bakarrik zeremonietan jaten dute. Ngain jainkoarengan sinesten dute eta ebanjelikoak dira. Masaien lurraldean hogei gradutik hogeitamar gradu bitarteko tenperatura egiten du. Masaien hizkuntzak Moa izena du.

SAMIAK



Gu Ainara, Naiara eta Ángela gara. Proiektu honetan mural bat egin dugu. Gure herria Samia da. Juliak informazio-orria eman digu eta wikipedian ere aurkitu dugu. Samiek azal zuria dituzte. Euren ilea horia eta leuna da. Samien sudurra estua da. Ertainak dira. Elur-oreina eta izokina jaten dituzte. Euren hizkuntza samiera da. Samiei Yoik musika gustatzen zaie. Informazioa bildu ondoren, informazioa banatu dugu. Muralak klasetik kanpo jarri dugu. Gehien gustatu zaiguna horma-irudia egitea izan da.

2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

BOSKIMANOAK

Gu Asier, Yeray eta Mikel gara, eta boskimanoak aukeratu ditugu. Informazioa interneten eta informazio-orrietan aurkitu dugu, Hau oso dibertigarria izan da!
Orain Boskimanoei buruzko datu batzuk idatziko ditut.
Boskimanoak Afrikako hegoaldean bizi dira. Oso herri xumea da. Azal iluna dute, begi berdeak dituzte. Horretarako horma irudia egin dugu. Lan hau korridorean jarri dugu. Horma irudia egitea gustatu zaigu.

 

BOSKIMANOAK

- Guk boskimanoen kartel bat egin dugu.
- Sergio San Martinek janaria, hizkuntza eta musika tresnak egin ditu.
  Sergio Morillasek etxea, ohiturak eta tenperatura egin ditu.
  Julenek jantziak, ezaugarri fisikoak eta lurraldea egin ditu.
- Animalien azala eta adarrak erabiltzen dituzte musika tresnak egiteko.
  44 animali desberdin jaten dituzte.
  Intxaur mangongoa bere janari gustokoena da.
- Interneten eta gure fitxetan aurkitu dugu informazioa.
- Informazioa bilatzea gustatu zaigu.

2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

SAMIAK




Guk poster bat egin dugu.

Gure posterra sami herriari buruz da. Leyrek etxea, klima eta hizkuntza egin ditu. Andreak etxea, klima eta janaria egin ditu. Maitek ezaugarri fisikoak, jantzika eta ohiturak egin ditu.

Wikipedia, Internet eta Saioaren orria erabili ditugu informazioa lortzeko.

Samiaren musika tradizionala "Yoik" da. Samiaren etxeak goroldizkoak eta egurrezkoak dira. Suediako zeruan Aurora boreala ateratzen da.

Informazio bilatu ondoren, guk ordenatu dugu eta posterran idatzi dugu. Gero argazkiak jarri ditugu, posterran.

Argazkiak eta ohiturak gustatu zaizkigu. Baita herria ere.




2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

TUAREG HERRIA

Munduko herriak eta kultura gutxituen ezaugarriak ikasi ditugu. Tuareg herria aukeratu dugu. Interneten eta Juliaren orrietan informazioa aurkitu dugu. Lehenengo, laburpen bat egin dugu. Laburpena ondoren horma-irudia egin dugu.
Korridorean jarri dugu.

Tuaregak Sahara basamortuko herria da. Nomadak dira. Karpetan bizi dira. Klima lehorra eta beroa jasaten dute. Buruan "che-che"-ak erabiltzen dituzte. Gamelu lasterketa eta eskontzak dira euren ohiturarik garrantzitsuenak. Euren hizkuntza Tamacheq da. Lan taldea egitea eta murala egitea gehien gustatu zaiguna izan da.


   
                          


2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

GIDOIA


Nerea liburu bat irakurtzen ari da zuhaitz azpian. Kaja bat ikusi du eta hurbildu da. Bat batean Yeray agertu da. Nerea beldurtu egin da eta korrika ihes egin du. Yeray korika doa Nerearen atzetik.

Yeray: Itxoin, itxoin! Ez dizut minik egingo!

Nerea gelditu egin da.

Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Yeray: Galtzagorria naiz. Txikia, ona eta bihurria naiz. Beti ortozik ibiltzen naiz pozik eta irribarretsu.
Nerea: Non bizi zara?
Yeray: Nire lagunak orrantzontzi batean bizi dira baina ni basoan.
Nerea: Zer gustatzen zaizu?
Yeray: Bihurrikeriak egitea gustatzen zait eta jendeari laguntzea ere bai.
Nerea: Beno, agur. Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Nerea oinez doa eta Nahiarekin topatu da.

Nahia: Kaixo neska!
Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Nahia: Ni Mari naiz. Euskaldunon jainkosa naiz.
Nerea: Ze ile polita duzun!
Nahia: Eskerrik asko, baina oso luzea da.
Nerea: Eta zu non bizi zara?
Nahia: Mendikateko kobazuloetan bizi naiz baina lur azpian ere bai. Zazpi urtetik zazpi urtera mendiz aldatzen naiz.
Nerea: Zure lagunak nola deitzen dizute?
Nahia: Mari edo dama deitzen didate. Beno neska, beste egun batean ikusiko dugu elkar. Agur! Ondo ibili.
Nerea: Agur Mari.

Nerea ibaira joan da ura edatera. Han Raquelekin dago.

Raquel: Kaixo! Nor zara zu?
Nerea: Ni Nerea naiz eta zu?
Raquel: Ni Lamia naiz. Euskal mitologiaren pertsonaia naiz.
Nerea: Eta hemen bizi zara?
Raquel: Bai, asko gustatzen zait ura!
Nerea: Zer gertatzen zaizu hanketan?
Raquel: Ahate hankak ditut, ondo igeri egiteko.
Nerea: Eta zer gehiago gustatzen zaizu?
Raquel: Nire ile horia eta luzea orraztea eta abesti xamurrak kantatzea.
Nerea: Eta zer egiten duzu?
Raquel: Etxeak eta elizak eraiki eta arropak garbitzen ditut.
Nerea: Gauza asko! Beno etxera joango naiz. Agur lamia.

Raquel: Agur Nerea. 

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

2015eko AZOKA

Kaixo ikasleak, 

Hemen duzue aurreko proiektuan egindako lanaren bideoa.

Espero dugu gustoko izatea. 

Ondo pasa!! 
 AZOKA

Egin ezazu klik argazkian