2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

OLERKIAK




EUSKAL OLERKI BATZUK IKASI DITUGU.
AUKERATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUNA...!!!!!!





2015(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

KARAOKEA

Gu Nahia, Miriam eta Adriana gara. Guk aukeratu dugun taldearen izena Itoiz da. Itoiz 1978. urtean sortu zen. Artista askok abesti honen bertsio bat egin dute; adibidez, Mikel Erentxun eta Amaia Montero.
Euskal Herrikoak dira.
Itoiz taldeak 8 disko ditu. Lehenengoak Itoiz zuen izean. Beste batzuk dira: Masikaz blai, Alkolea, Ezekiel, Antologia, Ambulance eta Espaloian.
Juan Carlos Pérez abeslari nagusia da. Azken partaideak hauek izan ziren: 
-Foisis
-Xabi Perry
-Jimmy Arrabit
-Joseba Grkiaga
-Jose A.Fernandez
Taldekideek baxua, gitarra, bateria, flauta eta pianoa-teklatuak jotzen dituzte. Itoiz taldeak  folk, pop, rock progresiba estilo jotzen zituen. Ez zuten  estiloa aldatu. 
Jadanik ez dute elkarrekin jotzen. 
Guk talde hau aukeratu dugu euren abestiak gustatzen zaizkigu eta. 


2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

GIDOIA


Nerea liburu bat irakurtzen ari da zuhaitz azpian. Kaja bat ikusi du eta hurbildu da. Bat batean Yeray agertu da. Nerea beldurtu egin da eta korrika ihes egin du. Yeray korika doa Nerearen atzetik.

Yeray: Itxoin, itxoin! Ez dizut minik egingo!

Nerea gelditu egin da.

Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Yeray: Galtzagorria naiz. Txikia, ona eta bihurria naiz. Beti ortozik ibiltzen naiz pozik eta irribarretsu.
Nerea: Non bizi zara?
Yeray: Nire lagunak orrantzontzi batean bizi dira baina ni basoan.
Nerea: Zer gustatzen zaizu?
Yeray: Bihurrikeriak egitea gustatzen zait eta jendeari laguntzea ere bai.
Nerea: Beno, agur. Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Nerea oinez doa eta Nahiarekin topatu da.

Nahia: Kaixo neska!
Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Nahia: Ni Mari naiz. Euskaldunon jainkosa naiz.
Nerea: Ze ile polita duzun!
Nahia: Eskerrik asko, baina oso luzea da.
Nerea: Eta zu non bizi zara?
Nahia: Mendikateko kobazuloetan bizi naiz baina lur azpian ere bai. Zazpi urtetik zazpi urtera mendiz aldatzen naiz.
Nerea: Zure lagunak nola deitzen dizute?
Nahia: Mari edo dama deitzen didate. Beno neska, beste egun batean ikusiko dugu elkar. Agur! Ondo ibili.
Nerea: Agur Mari.

Nerea ibaira joan da ura edatera. Han Raquelekin dago.

Raquel: Kaixo! Nor zara zu?
Nerea: Ni Nerea naiz eta zu?
Raquel: Ni Lamia naiz. Euskal mitologiaren pertsonaia naiz.
Nerea: Eta hemen bizi zara?
Raquel: Bai, asko gustatzen zait ura!
Nerea: Zer gertatzen zaizu hanketan?
Raquel: Ahate hankak ditut, ondo igeri egiteko.
Nerea: Eta zer gehiago gustatzen zaizu?
Raquel: Nire ile horia eta luzea orraztea eta abesti xamurrak kantatzea.
Nerea: Eta zer egiten duzu?
Raquel: Etxeak eta elizak eraiki eta arropak garbitzen ditut.
Nerea: Gauza asko! Beno etxera joango naiz. Agur lamia.

Raquel: Agur Nerea.