2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

TUAREG HERRIA

Munduko herriak eta kultura gutxituen ezaugarriak ikasi ditugu. Tuareg herria aukeratu dugu. Interneten eta Juliaren orrietan informazioa aurkitu dugu. Lehenengo, laburpen bat egin dugu. Laburpena ondoren horma-irudia egin dugu.
Korridorean jarri dugu.

Tuaregak Sahara basamortuko herria da. Nomadak dira. Karpetan bizi dira. Klima lehorra eta beroa jasaten dute. Buruan "che-che"-ak erabiltzen dituzte. Gamelu lasterketa eta eskontzak dira euren ohiturarik garrantzitsuenak. Euren hizkuntza Tamacheq da. Lan taldea egitea eta murala egitea gehien gustatu zaiguna izan da.


   
                          


2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

GIDOIA


Nerea liburu bat irakurtzen ari da zuhaitz azpian. Kaja bat ikusi du eta hurbildu da. Bat batean Yeray agertu da. Nerea beldurtu egin da eta korrika ihes egin du. Yeray korika doa Nerearen atzetik.

Yeray: Itxoin, itxoin! Ez dizut minik egingo!

Nerea gelditu egin da.

Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Yeray: Galtzagorria naiz. Txikia, ona eta bihurria naiz. Beti ortozik ibiltzen naiz pozik eta irribarretsu.
Nerea: Non bizi zara?
Yeray: Nire lagunak orrantzontzi batean bizi dira baina ni basoan.
Nerea: Zer gustatzen zaizu?
Yeray: Bihurrikeriak egitea gustatzen zait eta jendeari laguntzea ere bai.
Nerea: Beno, agur. Pozten naiz zu ezagutzeaz.

Nerea oinez doa eta Nahiarekin topatu da.

Nahia: Kaixo neska!
Nerea: Kaixo! Nor zara zu?
Nahia: Ni Mari naiz. Euskaldunon jainkosa naiz.
Nerea: Ze ile polita duzun!
Nahia: Eskerrik asko, baina oso luzea da.
Nerea: Eta zu non bizi zara?
Nahia: Mendikateko kobazuloetan bizi naiz baina lur azpian ere bai. Zazpi urtetik zazpi urtera mendiz aldatzen naiz.
Nerea: Zure lagunak nola deitzen dizute?
Nahia: Mari edo dama deitzen didate. Beno neska, beste egun batean ikusiko dugu elkar. Agur! Ondo ibili.
Nerea: Agur Mari.

Nerea ibaira joan da ura edatera. Han Raquelekin dago.

Raquel: Kaixo! Nor zara zu?
Nerea: Ni Nerea naiz eta zu?
Raquel: Ni Lamia naiz. Euskal mitologiaren pertsonaia naiz.
Nerea: Eta hemen bizi zara?
Raquel: Bai, asko gustatzen zait ura!
Nerea: Zer gertatzen zaizu hanketan?
Raquel: Ahate hankak ditut, ondo igeri egiteko.
Nerea: Eta zer gehiago gustatzen zaizu?
Raquel: Nire ile horia eta luzea orraztea eta abesti xamurrak kantatzea.
Nerea: Eta zer egiten duzu?
Raquel: Etxeak eta elizak eraiki eta arropak garbitzen ditut.
Nerea: Gauza asko! Beno etxera joango naiz. Agur lamia.

Raquel: Agur Nerea. 

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

2015eko AZOKA

Kaixo ikasleak, 

Hemen duzue aurreko proiektuan egindako lanaren bideoa.

Espero dugu gustoko izatea. 

Ondo pasa!! 
 AZOKA

Egin ezazu klik argazkian

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Polita

 
 


2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea